Icono de calendario  Egutegia

2019-20 Ikasturtea

 

Icono de reloj  Ordutegia 

1. Maila 2019-2020

2. Maila 2019-2020

 

 

 Kontaktua

Instalakuntzen ordutegia:

astelehenetik ostiralera, 8:30 - 15:00

 

Gurekin harremanetan jartzeko, deitu telefono honetara:

943 60 71 37

 

Edo idatzi e-mail honetara:

mutrikuakuakultura@kardalalhii.net

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena ematen ari zara. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu: cookie politika.

Licencia de Creative Commons


Akuakultura Kardala lana, Kardala LHII egilearena, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimen baten mende dago.

Interreg PyireneFP

Itsasotik – Ibaira
2006. urtetik 2016.urtera arte  Akitania Euskadi izenez ezagutu den proiektuan Kardala LHII-k urtero Senpereko Lyceé Saint Chistophe-ko akuakultura departamentuarekin parte hartzeko aukera izan du. 2017. urtetik aurrera proiektuaren izendapena aldatu egin da Interreg PyireneFP izatera.


Urtez-urte ondokoa izan da proiektuaren helburu nagusia: Ikastetxe bakoitzak urtero bere zentroan proiektu ezberdin bat garatzeaz gain, ikastetxeen arteko erlazioa landu eta indartzea. Horretarako ikastetxeko 1. mailako partaideen arteko elkartrukea ematen da. Mutrikutik ikasle zein irakasleak Senperera joaten dira bertan dituzten ur gezatako instalazioak ikusi eta izakiekin praktikak egitera. Era bereran Senpereko ikasle zein irakasleak Mutrikura gerturatzen dira ur gazitako instalazioak ezagutu eta beraien eguneroko lanean ez dituzten izaki itsastarrekin lan egitera. Ondoren bai Senperen, bai Mutrikun guztiok elkarrekin bazkaldu eta saioa amaitutzat ematen da. Kardala LHII-ko curriculum-ean barneratuta dagoen urteroko ekintza bilakatu da.
Berauek aurrera eramateko laguntzak urtez urte modu eta toki ezberdinetan jaso izan dira. Azken urte hauetan Akitania-Euskadi Euroeskualdean elkarlanean proiektuak garatzeko diru laguntzak jaso izan ditugu.

 

Saint Christophe lizeoa