Icono de calendario  Egutegia

2019-20 Ikasturtea

 

Icono de reloj  Ordutegia 

1. Maila 2019-2020

2. Maila 2019-2020

 

 

 Kontaktua

Instalakuntzen ordutegia:

astelehenetik ostiralera, 8:30 - 15:00

 

Gurekin harremanetan jartzeko, deitu telefono honetara:

943 60 71 37

 

Edo idatzi e-mail honetara:

mutrikuakuakultura@kardalalhii.net

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena ematen ari zara. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu: cookie politika.

Licencia de Creative Commons


Akuakultura Kardala lana, Kardala LHII egilearena, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimen baten mende dago.

AKURA

 

AKURA diziplina anitzeko proiektua da, zeinen helburu nagusia gure erkidegoan akuikultura jasangarria sustatzea den, teknologia berritzaile eta eraginkorren bidez, balio gastronomiko altuko zein osasun eta kalitate nutrizional altuko produktuak lortzeko.
 
Mugilidoen familiako espezie berritzaile baten hazkuntza du helburu, Europar Batasunak ere gomendatzen duena DIVERSIFY proiektuan, erakusten dituen ezaugarriei esker, hala nola, dituen handitze azkarra eta ohitura orojalea. Azken honek baimentzen du dietan elikagai natural berriak gehitzea, esaterako mikroalgak. Honela, murriztu egiten da pentsu komertzialetako arrain-irinekiko dependentzia, prozesuaren jasangarritasuna erraztuaz eta azken produktuari balio nutrizionala gehituaz.
 
Akuakulturaren garapenerako itu-espeziea izanik, beste erronketako bat espeziearen ziklo biologiko osoa gatibutasunean egitea da, ingurune naturaletik alebinak hartu beharrik ez izateko.
 
Hazkuntza lurrean garatuko da eskala erdi-industrial batean, berzirkulazio sistemen bidez (RAS), non uraren eta energiaren erabilera optimizatuko den.
 
Gainera, inguruko sukaldarien laguntzarekin produktua hurbildu eta ezagutaraziko da kontsumitzaileen artean, mugilidoekiko egon daitezkeen aurreiritzi kulturalak saihesteko.
 
Parte hartzaileak:
  • GAIKER-IK4
  • IBeA Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa
  • BCTA Ikerkuntza Taldea (BiologĂ­a Celular en ToxicologĂ­a Ambiental) 
  • Kardala Akuakultura Eskola 

 

Lotutako albisteak: BERRIA - BIDEOA