Icono de calendario  Egutegia

2019-20 Ikasturtea

 

Icono de reloj  Ordutegia 

1. Maila 2019-2020

2. Maila 2019-2020

 

 

 Kontaktua

Instalakuntzen ordutegia:

astelehenetik ostiralera, 8:30 - 15:00

 

Gurekin harremanetan jartzeko, deitu telefono honetara:

943 60 71 37

 

Edo idatzi e-mail honetara:

mutrikuakuakultura@kardalalhii.net

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena ematen ari zara. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu: cookie politika.

Licencia de Creative Commons


Akuakultura Kardala lana, Kardala LHII egilearena, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimen baten mende dago.

Aldundiak

Kardala LHII, Mutrikuko akuakultura eskola, martxan jarri zenetik Foru Aldundiekin harreman zuzena izan du eta elkarlana etengabekoa izaten da hainbat egitasmo aurrera ateratzeko.

 

BIZKAIKO ANFIBIOAK

Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Urkiola Natura Parkeko anfibioentzat pantanoetatik irten ahal izateko arrapalak diseinatu, eraiki eta jarri egin genituen natur parkeko bi tokitan.

 

IBAIEN LAGINKETA

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero Gipuzkako ibai eta erreka guztiak lagintzen ditu bertako iktiofaunaren egoeraren berri izateko. Laginketa hauetan ikastetxeak 2.mailako ikasleekin parte hartzen du. Laginketa arrantza elektrikoaren teknikak erabiliz burutzen da.

 

Salmo Salar IZOKINAREN BIRPOPULAKETA GIPUZKOAKO IBAIETAN

Guipuzkoako Foru Aldundiak Nafarroako gobernuarekin batera izokinen birpopulaketa plana jarraitzen du Bidasoa eta Oria ibaietan. Birpopulaketa plan honetan izokin gazteak hegats adiposoaren ablazioz markatzen dira askatu aurretik. Saio hauetan ikastetxeko ikasleek parte hartzen dute.

 

ZERRENDA GORRIAN DAUDEN ESPEZIEEN HAZKUNTZA

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean hiruarantza (Gasterosteus aculetatus) arrainaren hazkuntza frogak burutu izan dira ikastetxeko instalakuntzetan. Arrain hau zerrenda gorrian dago eta Europatik interes berezia aurkeztu dute arrain honen kontserbazioan. Eskolan, Euskal Herrian dauden populazio txikietatik ALdundiak jasotako lagin batekin froga bat burutu zen.

 

AINGIRENTZAT TRANPA

Kardala LHII-k EAEn aingiraren (Anguilla anguilla)berreskuratze proiektuan parte hartu zuen Azti, Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako Foru aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitatea, Ura agentzia, Eusko Jaurlaritza eta Ekolur enpresarekin batera. Proiektu honen helburuetako bat EAEko ibaietan sartzen den angula kopuruaren estimazioa egitea zen, horretarako bi ibai hartu ziren eredutzat: Oria ibaia (ibai handi eta zabala)eta Barbadun ibaia (ibai txiki eta estua). Orian bazegoen angulak zenbatzeko tranpa bat, Barbadungoa Mutrikuko akuakultura eskolak diseinatu (Europako adituen aholkularitzarekin), eraiki eta kokatu zuen.