Icono de calendario  Egutegia

2019-20 Ikasturtea

 

Icono de reloj  Ordutegia 

1. Maila 2019-2020

2. Maila 2019-2020

 

 

 Kontaktua

Instalakuntzen ordutegia:

astelehenetik ostiralera, 8:30 - 15:00

 

Gurekin harremanetan jartzeko, deitu telefono honetara:

943 60 71 37

 

Edo idatzi e-mail honetara:

mutrikuakuakultura@kardalalhii.net

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena ematen ari zara. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu: cookie politika.

Licencia de Creative Commons


Akuakultura Kardala lana, Kardala LHII egilearena, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimen baten mende dago.

Enpresa eta Fundazioak

Mutrikuko akuakultura eskolak hasieratik izan du argi sektorearekin harreman estua ezinbestekoa dela ikasleei ahalik eta formakuntza onena emateko. Horregatik akuakulturan zuzenean lan egiten duten enpresekin eta baita osagarri izan daitezkeen enpresekin harremana estua da eta hainbat elkarlan proiektu garatu izan dira.

 

Azti

Urteetan kolaboratu du ikastetxeak BIOMAN proiektuan, Kantauriko antxoaren egoera eta biomasa  kalkulatzeko egiten  den laginketa programa. Laginketa hauek  itsasontziz egiten dira Bizkaiko golkoan zehar eta  ikastetxeko irakasle zein ikasleek parte hartu izan dute. Jasotako datuekin antxoaren arrantzako kuota zehazten da.

 

Aranzadi

Aranzadi Fundazioarekin batera Mutrikuko akuakultura eskolak arriskuan dagoen baso-igel jauzkariaren (Rana dalmatina) hazkuntza eta ugalketa proiektu bat aurrera eraman zuen.

 

Gorosabel SL

TKNIKA lanbide heziketarako berrikuntza eta ikerkuntza aplikatuaren zentroaren bitartez, Mutrikuko akuakultura eskolak Gorosabel Automation enpresarekin hiru urteko akuakulturaren automatizazio proeiktu bat aurrera eraman zuen, non akuakultura instalakuntzak era automatizatu batean kudeatzeko plana egin zen.

 

Acuitec eta Acuipharma aquaculture health SL

Enpresa hauek akuariologia arloko tresnak eta izakiak komertzializatzen dituzte  eta azken urteetan arrainentzat bakunetan espezializatu dira. Lupi eta Urraburuentzat bakuna berriak sortu dituzte eta gure instalakuntzetan egin dira testatze frogak. Gaur egun jatorriz ACUITEC zena bakunetan espezializatu berri den ACUIPHARMA bihurtu da.