Icono de calendario  Egutegia

2019-20 Ikasturtea

 

Icono de reloj  Ordutegia 

1. Maila 2019-2020

2. Maila 2019-2020

 

 

 Kontaktua

Instalakuntzen ordutegia:

astelehenetik ostiralera, 8:30 - 15:00

 

Gurekin harremanetan jartzeko, deitu telefono honetara:

943 60 71 37

 

Edo idatzi e-mail honetara:

mutrikuakuakultura@kardalalhii.net

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena ematen ari zara. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu: cookie politika.

Licencia de Creative Commons


Akuakultura Kardala lana, Kardala LHII egilearena, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimen baten mende dago.

Internazionalak

Mutrikuko akuakultura eskola martxan hasi zenetik internazionalizazioa helburu estrategiko bat izan da. Mutrikuko eskolan beti izan dugu argi bai aurreratuagoak dauden herrialdeengandik ikastea, baita atzeratuagoak daudenei laguntzea garrantzitsua dela ikasleen ikasketarako eta eskolaren garapenerako. Hau hainbat proiektuetan gauzatu izan da.

 

Netalgae

Mutrikuko akuakultura eskolak makroalgen sektorearen garapen jasangarria lortzeko Netalgae proiektu europearrean parte hartu zuen Norvegia, Eskozia, Irlanda, Frantzia eta Portugalgo adituekin batera (www.netalgae.eu). Proiektuaren azken ekitaldia Mutrikuko akuakultura eskolak antolatu zuen Donostiako Miramar jauregian non Europa osotik etorritako 200 adituk parte hartu zuten.

 

Europako Kongresua

Donostian 2014. urtean Europako Akuakultura Elkarteak (EAS) bi urtetik behin antolatzen duen kongresuaren antolakuntzan parte hartu zuen Mutrikuko akuakultura eskolak. Eskola osoak, baina batez ere ikasleek parte hartze zuzena izan zuten kongresuaren antolakuntzan.

 

Global training

Eusko jaurlaritzak eskeintzen dituen Global training bekei esker urtero Mutrikuko akuakultura eskolan ikasitako goi mailako akuakulturako hainbat teknikarik atzerriko enpresetara joateko aukera izaten dute hasieran bertan trebatu eta gero lanean jarraitzeko. Mutrikun ikasitako goi mailako teknikariek mundo osoan lanean jarduteko aukera izan dute beka honi esker.

 

Brasil

Molusku bibalbioen araztegi bat kokatzeko leku egokia bilatzeko proiektua.
2006ko martxoan, ikastetxeko bi irakasle Santiago do Iguapera joan ginen, Salvador de Bahian. Paraguaçu ibaiko uren analitikak egin genituen bertan ostrak hazten hasiak baitziren.
Aldi berean, bertako emakumeek sururú deituriko muskuilua jasotzen zuten manglareetan eta hauek kontserbatzeko egosi egin behar zituzten, horrek zekarren gastuarekin.
Sururuaren biltze prozesurako gomendioak eman genizkien denbora luzeago baten bizirik iraun zezaten horrela araztegira eraman ahal izateko. Horrez gain, araztegiaren kokaleku egokia bilatzeko gomedioak eman genizkien.

 

Ecuador

2007-ko Apirilean,HEGOA ONG-arekin elkarlanean, langostino ekoizpen jasangarria aztertzeko proiektuan parte hartu genuen,"Formación y cultivo en acuicultura sostenible en la Parroquia de Rocafuerte (Rioverde)-Esmeraldas-Ecuador".

 

Argentina

2008 eta 2009 urteetan zehar gure eskolako irakasle bat eta bi ikaslez osatutako taldeek Camarones-era (Chubut, Argentina) joateko aukera izan zuten, hilabetez irakasleek eta 3 hilabetez ikasleek, akuakulturako ziklo baten sorreran laguntzeko. Aldi berean Camarones-eko taldeek, irakasle eta ikasle batez osatuak, Mutrikura etortzeko aukera izan zuten. Guztira lau izan ziren elkartruke hortan parte hartu zuten taldeak, 4 talde joan ziren gure ikastetxetik Argentinara eta lau talde etorri ziren handik hona, bi urtetako tartean.
2010. urtean Camarones-eko bi ikaslek ikasketak gure eskolan bukatzeko aukera izan zuten, Akuakulturako Goi Mailako Teknikari titulua eskuratuz. Gaur egun Camarones-eko eskolako irakasle dira, non akuakulturaren garapenak aurrera jarraitzen duen, honen adibide, muskuilu haztegia eta paketatze lantegi modernoa.